Gaurtik hasita, 'Herrixen' eguna ospatuko dute Azkoitiko dendariak

AZKOITIA.

Gaur arratsaldean tonbolarekin hasiko dira eta larunbatean egun osoan tren txutxua eta tonbola ere arituko dira. Bihar goizean txorizo eta sagardo dastaketa, trikitilariekin eta arratsaldean umeentzat puzgarri eta jolasak eta musika. Arratsaldean ere II. Zakelmari pintxo lehiaketa egingo da. Egun osoan zehar jendeak euro baten truke lehiaketara aurkezten diren pintxoak jateko aukera izango du. Taberna partehartzaileak: Ttakun, orbela, koxka, Zurt, latz eta Etxe aitz. Eguraldi txarra balego, puzgarriak azoka plaza barruan izango dira eta bestela udaletxeko plazan.

Fotos

Vídeos