Gaurko San Andres jaiak egun osoko egitaraua du

Kale nagusian, plaza Berri barrena, hainbat janari postu izango ditugu./
Kale nagusian, plaza Berri barrena, hainbat janari postu izango ditugu.

V. Urkome Saria sari banaketa egingo da eguerdian. Txuri Urdin elkarteak antolatzen duen marrazki lehiaketaren 36. edizioan, 1.000 umek eman dute izena

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Gaur San Andres eguna ospatuko da Azkoitian eta festa egitarauak egun osorako emango du. 1742. urtean hasi zen ospatzen San Andres feria eta dagoeneko nekazari eta ganadu feriak indarrak galdu baditu, festa egunak sasoiko jarraitzen du eta egun handia da azkoitiarrentzat.

Adineko herritar batek; bere haurtzaroan, amonak abesten zion kopla zahar bat ez du ahaztu eta azkoitiarrek berreskuratu dezaten bidali digu. Izango ditu, gutxienez, 150 urte eta nahiz eta bezperan abesten zen; horrela dio «Andres, Andres. Bihar San Andres. Dirurikan badet, feriatu behar det. Arrautxetxoakin, kapoi pariakin, guztiak botila ardoakin».

Eguneko egitaraua

Eguneko egitarauari dagokionez, horrela antolatu da festa. Egun osoan zehar, taloak, txistorra eta abar, Herriko plazako arkupetan. Goizeko 9:30etik, herriko dultzainero eta trikitilarien kalejira.

Goizeko 10:00etan, marrazki lehiaketa Txuri Urdin elkarteak antolaturik. Lehiaketak 36. edizioa ospatzen du eta 1.000 umek eman dute izena. 11:00etan, herriko trikitilari gazteen kalejira eta 11:30ean, Txalkor Txistulari taldearen kalejira. 12:00etan, V. Urkome Saria sari banaketa egingo da udaletxeko areto nagusian. 12:30ean, herri kirol jaialdia Herriko plazan. 16:30ean marrazki lehiaketako sari banaketa plazan eta 17:00etan Kontzejupe Sariaren azken partidak, Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola elkarteak antolatuta. Eguna bukatzeko, 22:00etan San Andres Idi Dema saria Gurea Udal Pilotalekuan.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos