Gabonetako Futbol Kanpusean izena emateko epea gaur bukatzen da

Kanpusa hilaren 26tik 29ra bitartean da San Juango zelaian./
Kanpusa hilaren 26tik 29ra bitartean da San Juango zelaian.

2009. urtean jaiotako neskentzat eta mutilentzat izango da

J.S. AZKOITIA.

Sasoiko Ongizate Zentroak Gabonetako Futbol Kanpusa antolatu du aurtengo urterako ere, eta izena emateko epea gaur bukatzen da. 2009. urtean jaiotako neskentzat eta mutilentzat izango da Gabonetako Kanpusa, abenduaren 26tik 29ra bitartean, San Juango zelaian. Entrenamenduak 09:00etan hasiko dira, eta 11:00etan amaitu. Neska-mutilek euren kirol-arropa eraman beharko dute.

Hala nola, kamiseta, galtza, galtzerdiak, jertsea edo xira. San Juango zelaian entrenatzeko beharrezkoa da tako anitzeko botak edo entrenatzeko zapatilak izatea. Behin entrenamendua amaituta, aldatzeko arropa eta eskuoihala eramatea ere beharrezkoak izango dira. Sasoiko Zentrotik lan saioak hasi baino hamar minutu lehenago San Juango instalazioetan egoteko gomendioa egin dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos