Festetan eginiko etenaren ostean, udarako bisita gidatuak martxan berriro

J.S. AZKOITIA.

Andramari festetan eginiko etenaren ostean, udarako bisita gidatuak martxan jartzen dira berriro aste honetan.

Gaur, 11:00etan parrokia zabalduko da eta 12:30ean, 'Jauregi eta dorretxea artean' bisita gidatua. Azkoitian, Multzo Monumental izendatutako Dorretxe eta Jauregiz beteriko alde zaharra ezagutzeko aukera paregabea. Balda Dorretxea, Idiakez Dorretxea, Ama Birjinaren jasokundeko Parrokia...

Ostegunean, 11:00etan parrokia zabalduko da eta 12:30ean berriz ere 'Jauregi eta dorretxea artean' bisita gidatua. Ostiralean, 11:00etan Intsaustitik irtenda, 'Azkoitia eta Oteizatarrak'. Bisita honek Jorge eta Antonio Oteiza anaiek Azkoitiarekin duten harreman sendoa islatzen du. Oteiza anaien arbasoen historia eta bi artistek utzi diguten ondarea ezagutuko ditugu. Bisitaren bukaeran, Oteizatarrek ain gustoko zuten Euskal pilotaren munduan murgilduko da bisita.

Larunbatean, Donostiako Musika Hambostaldiak antolatuta 'Inaziotar Bidea' Loiolatik Aizpurutxo bitarteko ibilbidea egingoda eta igandean, 12:00etan, 'Zalduntxoen Azkoitia' euskal ilustrazio garaian ideia berritzaileak sortu ziren ingurunea, hala nola, Peñaflorida kondea eta beste zalduntxo ilustratu ezagunak biltzen zituen Insausti Jauregia bezalako tokiak.

Fotos

Vídeos