Euskara maila indartzeko errefortzua zenbait gazteentzat

Euskara. Errefortzu eskola jasotzen ari den gazte taldea./
Euskara. Errefortzu eskola jasotzen ari den gazte taldea.

DV ORIO.

Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu eskolak jarri dira abian aurten ere, ikasle etorri-berrien euskara maila hobetzeko.

Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera. Uztaila osoan ariko dira horretan.

Zortzigarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da.

Ikastolak utzitako gela batean ari dira klaseak hartzen, Onintza Manterola oriotarra irakasle dutela. Aldameneko argazkian ez dira ikasle guztiak agertzen, baina denera herrialde desberdinetatik iritsitako 16 gaztetxo dabiltza ikastaroa egiten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos