Eskualdeko ikastetxetako zuzendarien mahaiak ikasturteko lehen elkarteratzea

Etorkizunera begirako aukera berrietaz ere eztabaidatu zen. / IB
Etorkizunera begirako aukera berrietaz ere eztabaidatu zen. / IB

Ordezkarien mahaia DBH eta BHI mailak dituzten bost ikastetxeetako zuzendariez dago osatuta

J.S. AZKOITIA.

Joan den astean bildu da Iraurgi Berritzen sarearen baitan eskualdeko Ikastetxe ordezkarien mahaia. Berau DBH eta BHI mailak dituzten 5 ikastetxeetako zuzendariez dago osatuta, helburu nagusia elkarren arteko behar eta ikuspegiak bateratu eta gaur egun eta etorkizunean gizarteak dituen eta izango dituen erronkei aurre egiteko ingurune egokiak sortzen joatea da, honetarako ikastetxeen beharrei erantzuna emango dieten proiektu konkretu eta eraldatzaileen garapenean lan eginez.

Helburu konkretuak

Hainbat dira lan markoaren helburu konkretuak. Besteak beste, Ikastetxeen artean konfiantzazko harremanak sendotu eta ikuspegiak bateratzea, elkarlan proiektuen garapenaren bidez.

Baita ere inguruko eragile so-zioekonomikoekin harremanak bilatu eta estutzea eta metodologia berritzaileak/eraldatzaileak garatzen joatea, esperientziak elkar trukatu eta kanpoko ezagutzak txertatuz.

Lan bileran, 2017/18 ikasturtera begira landuko diren proiektuak finkatzeaz gain, etorkizunera begirako aukera berrietaz eztabaidatu zen.

Fotos

Vídeos