Eskola jazarpenari buruzko antzezlana bihar Baztartxora

Iñaki Rikarte da protagonista./
Iñaki Rikarte da protagonista.

DV AZKOITIA.

Bihar, urriaren 7an, 22:00etan, Mikel Gurrearen 'Soka' antzezlana taularatuko da Baztartxo Antzokian. Obrak pil-pilean dagoen eskola jazarpenaren inguruko hausnarketa egiten du. Iñaki Rikarte da protagonista eta Fernando Bernuések zuzendu du lana.

Antzezlanaren sinopsia ondorengoa da: soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzukizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekiten dio. Obra Victoria Eugenia Antzokiak eta Tanttaka Teatroak ekoiztu dute 'Antzerkigintza berriak' programaren baitan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos