Erregeen kabalgata ez zen ospatu eguraldi txarra aurreikusten zelako

Arratsaldean, Santa Cruz-eko Komentuan lurralde ezberdinetako Gabon kantak abestu ziren eta eliz atarian pajeak egon ziren./SUDUPE
Arratsaldean, Santa Cruz-eko Komentuan lurralde ezberdinetako Gabon kantak abestu ziren eta eliz atarian pajeak egon ziren. / SUDUPE

Arratsaldean, Santa Cruz komentuko lekaimeak eta Egoitza bisitatu zituzten ErregeEk

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Erregeen kabalgata atzo ez zen ospatu iragarpenak eguraldi desegokia aurreikusten zuelako. Horrela, aurtengoa da bigarrengo aldia, azkeneko berrogeitaka urteetan, bertan behera gelditzen dela. Hori bai, zortzirak aldera, Erregeak eta laguntzaile guztiak parrokian egon ziren gozokiak banatu eta azkoitiarren eskaerak entzuteko.

Arratsaldean eguraldiak ateri eutsi zion eta tartea aprobetxatuz, Santa Cruz komentuko lekaimeak eta San Jose egoitza bisitatzeko astia izan zuten Erregeek.

Komentuan dauden hamabi lekaimeentzako eraman zituzten opariak. Opilak ardo goxoarekin jan eta gero, Euskal herriko eta beste lurraldeetako Gabon kantak abestu zituzten eta ondoren, egoitzako egoiliarrak bisitatu zituzten.

Arratsaldean ere, parrokiko atarian, Erregen pajeak egon ziren eta bertaratu ziren ume eta gazte guztien gutun eta eskaerak jasotzen. Eskuz bete karameloz joan ziren eliz atarira hurbildu ziren guztiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos