Erdizka geratu zen atzoko danborrada

300 bat ume aritu ziren ospakizunean eta arratsaldeko bostetako hasi ziren iristen Balda plaza ingurura./
300 bat ume aritu ziren ospakizunean eta arratsaldeko bostetako hasi ziren iristen Balda plaza ingurura.

Seirak alderako, euria hasi eta berehala zaparrada bihurtu zen

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Umore Ona Elkartearen 53. danborrada erdizka geratu zen atzo arratsaldean. 5:30ean hasi zenean, lainoturiko zeruak festa errespetatuko zuela zirudien baina seiak alderako, euria hasi eta berehala zaparrada bihurtu zen. Handik aurrera ez zen gozatzeko aukerarik izan eta konpainia guztiak txistu bizian abiatu ziren frontoira. Han ahal zen moduan lehortu eta meriendatzeko aukera izan zuten parte hartzaileak.

Bestela, giro ezin hobean joan zen ospakizuna eta jendetza handiak lagundu zion irteeratik bukaeraraino. 300 bat ume aritu ziren ospakizunean eta arratsaldeko bostetako hasi ziren iristen Balda plaza ingurura. Gaztetxoen artean urduritasuna nabarmena zen baina azkenean sukaldari, banderadun, danbor eta barrika joleak... ondo irten ziren guztiak eta hobeki bete zuten egin beharreko lana.

Aurten ere, parte hartze handia kontuan izanik eta antolaketa lanak arintzeko asmoz, Santa Klaratik irten beharrean, Balda plazatik irten zen danborrada eta kaleetatik igaro ostean; plazan geratu gabe frontoira abiatu zen.

Duela hiru urte pilotarien jan-tziak berritu baziren, orain dela bi Azkoitiko Zalduntxoen 250. urteurrena gogoratuz, garai haietako jan-tziak estreinatu zituzten; hau da, lebita gorri eta beixez horniturik irten zuten konpaini batekoak. Iaz abarketagileen txanda izan zen eta aurtengoan, sukaldariena. Dena den, giro ederrean ospatu zen festa, parte-hartzaileak eta ikuslegoak disfrutatu zuten eta antolakuntza eta laguntza lanetan aritu zirenak ondo asko bete zuten egin beharrekoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos