Enpresek dituzten profilen beharrak betetzeko prestakuntza eskaintza

DV AZKOITIA.

Langile eta langabetuentzat hainbat aukera eskainiko dira lana munduratzen edo lana hobetzen lagunduko duten ikastaroetan parte hartzeko. Langabetuez gain, langileak ere aukera izango dute konpetentzien prestakuntzarako.

Ikastaro hauek sektore eta eragile desberdinek antolatu dituzte (Iraurgi Berritzen, Cepa, Bozi, Gazte Bulegoak, Lanbide, Sartu Zabaltzen, Urola Lanbide Heziketa, Katealegaia, KZ, Gureak, Urolalde, eta Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal eta Beizamako Udalak), guztien helburua eskualdean lan munduratzeko beharrezkoa den kapazitazioa eskaintzea delarik. Horretarako kontutan izan dira, enpresek dituzten profilen beharrak eta eskualdean dagoen langabetuen perfila.

Egun, langabetuen %72ak derrigorrezko ikasketa maila izanik, beharrezkotzat jotzen da prestakuntzarako kontzientziazioa eta lan munduratzeko ikastaro eskain-tza indartzea.

Eskualdeko sektore industrialak datozen hiru urteetan, makina erreminta arloko lanbide heziketa edo zertifikatu profesionalak dituzten 200 pertsona baino gehiago kontratatzeko beharra izango du. Lehen sektoreko harakineko industria eta merkatarien aldetik ere, langile kualifikatuak kontratatzeko beharra jaso da.

Sektore desberdinek pertsona kualifikatuak kontratatzeko dituzten behar hauei erantzuteko, antolatu dira ikastaro teknikoak. Hauetaz gain, badira IKT eta bestelako ikastaroen eskaintza www.urolanprest.eus web orrian, eskualdean gaur egun indarrean dauden lan eskaintzekin batera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos