Eguraldi eta giro bikaina atzo Elosun

Eguraldi bikaina izan zuen lagun atzo Elosun ospatu zen mendi ganadu feriak eta jendetza galanta hurbildu zen.
/ARGAZKIAK SUDUPE
Eguraldi bikaina izan zuen lagun atzo Elosun ospatu zen mendi ganadu feriak eta jendetza galanta hurbildu zen. / ARGAZKIAK SUDUPE

Auzoko ikatzarekin erretako Elosuko txahala dastatzeko aukera izan zen atzo goizean

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Eguraldi bikaina izan zuen lagun atzo Elosun ospatu zen mendi ganadu feriak eta jendetza galanta hurbildu zen Bergara eta Azkoitia bitarteko auzora. Urtero bezala, Udalak bertara joateko autobus zerbitzua jarri zuen eta nahiz eta bi autobus ibili etengabeko joan-etorrian ilara luzeak egin ziren bertaratzeko.

Auzoko Elur txiki Elkarteak antolatutako feriak gero eta artisau produktu gehiago eskaintzen ditu eta hastapenetan ganaduari zuzendutako ospakizuna izan arren, gero eta abelburu gutxiago ikusi daitezke.

Hori bai, auzokideen lan etengabe eta galantak posible egiten du urtetik urtera berrikuntza eskaintzen ahalegintzen den mendi auzo honen festa.

Atzo goizean artisauen eta bertako produktuen azokarekin batera, auzoko ikatzarekin erretako Elosuko txahala dastatzeko aukera izan zen eta txondorraren inguruko bideoa ikusteko aukera paregabea eskaini zuten. Bentaosteko txahala erretzen gau osoan aritu ziren

«Auzoa eta festa honen etorkizuna bermatzeko, erakundeen laguntza eta inplikazio handiago behar dugu», adierazi zuen Iñigo Zubeldia, auzo alkateak, eta era berean auzokideen lana goraipatu zuen, «hori gabe ez litzatekeelako posible izango Elosuko festa hau».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos