Egoera zailean geratu dira gorrixak Basconiaren aurka 3-0 galdu ostean

Basconia taldeak eraman zituen hiru puntuak. /  MAIALEN ARZALLUZ
Basconia taldeak eraman zituen hiru puntuak. / MAIALEN ARZALLUZ

Datorren asteburuan, sailkapeneko bigarren postuan dagoen Beasain taldea hartuko dute TxerloianHiru puntu garrantzitsuk ihes egin eta gero jaitsiera postuetan jarraitzen dute

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Anaitasuna nahi eta ezinean dabil Hirugarren mailan eta joan den asteburuan galdu egin zuen 3-0 Basconiaren Artunduaga zelaian. Hiru puntu garrantzitsuk ihes egin ostean, egoera zailean geratu dira gorrixak. Jaitsiera postuetan daude 21 puntuekin eta datorren asteburuan Beasain jasoko dute Txerloia zaharberrituan.

Ez daukate panorama ederra Anaitasunako partaideek. Beasain futbol taldea bigarren doa sailkapenean eta gorrixek berriz, borrokan jarraitzeko beharrezkoa izango dute garaipena eskuratzea.

Igande goizean jokaturiko partiduari dagokionez, «Anaitasunak merezitakoa baino belarrondoko handiagoa jaso zuen Basauriko Artunduaga zelaian» adierazi zuten futbol klubekoek.

Laster hartu zuten aurrea etxekoek eguneko protagonista izan zenaren bitartez. Amorrortu jokalariak hiru gol egin zizkien gorrixei. Lehen zatian berdinketa lortzeko abaguneak egin zituzten Anaitasunakoek, eta etxekoek ere izan zituzten abantaila handitzeko aukerak. Hiru puntuak bigarren zatian sartutako bi golen bitartez ziurtatu zituen talde bizkaitarrak.

Partidaren kontrola etxekoena izan zen hasieratik, eta Anaitasunak bere zelaian itxaron zion, gero kontraerasoan irteteko. Lehen gola, baina, goiz etorri zen geldikako jokaldi baten ondoren. Bigarren zatia desberdina izan zen eta etxeko taldea indartsu zelairatu zen. 57. minutuan izan zuen Anaitasunak partidan bete-betean sartzeko aukera baina 64. minutuan, ordea, etorri zen bigarren gola eta Anaitasunarentzat kolpe handia izan zen.

Basconia erraz iritsi zen gorrixen atera, eta aukera bat Arrutik eten eta gero, 80. minutuan, hirugarren aldiz buruz, hiru eta hutsekoaren gola egin zuten etxekoek. Ezker hegaletik jokoan jarri zuten faltan bigarren zutoinera iritsi zen, eta han, bakarrik, hirugarrenaren gola egin zuen Basauriko taldeak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos