Dinamika txarrean murgildu da Anaitasuna laugarren partida jarraian galduz

Futbol hobea egin zuten gorrixek baina ez zuten irabazi. /  SUDUPE
Futbol hobea egin zuten gorrixek baina ez zuten irabazi. / SUDUPE

Zamudiok 1-3 irabazi zuen eta hiru puntuak eraman zituen Txerloiatik

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Anaitasuna zurrunbilo beltzean murgildu da. Laugarren aldiz jarraian, esku hutsik amaitu zuen neurketa, eta aurkaria baino futbol hobea egin arren, aurkariei min egiteko gaitasunik gabe jarrai-tzen du. Igandean, Zamudiok minutu erabakigarrietan egindako bi golek min egin zieten jokalariei, eta inpotentzia puntuarekin amaitu zuten bizkaitarren aurkako partida.

Joko ona egitea ez da nahikoa. Laugarren aldiz aurkariek baino futbol hobea egin zuten gorrixek, baina beste behin burua makurtu behar izan zuten. Geldikako jokaldien ondoren iritsi ziren neurketako gol guztiak, bai gureak, bai eta besteenak ere.

17. minutuan egin zuen Anaitasunak bat eta hutsekoa. Ezker hegalean etxekoen aldeko falta adierazi zuen epaileak. Mikel Arzalluzek bigarren zutoinera egindako erdiraketa luzea Markel Eskurtzak errematatu zuen, eta bere burukadan baloiak sareetan amaitu zuen.

Lehen zatiko aukerarik onenak bisitarienak izan ziren, eta atsedenaldira iritsi aurreko jokaldian hegaleko falta bat aprobetxatu zuten banakoaren gola egiteko. Aldageletako atsedenaren ondoren, 49. minutuan korner baten ostean bigarren gola egin zuten bisitariek.

Anaitasunak zerbait gehiago merezi zuen, baina horretarako aukerak sortzea falta izan zitzaion. 83. minutuan, bat eta hirukoa eginda neurketa erabakita utzi zuen Zamudiok. Gureek area barruan egindako hutsa eta gero, bakar-bakarrik hartu zuten baloia, eta Xubanen oinen artetik jaurtiketa eginda, hirugarren gola egin zuten.

Gero, kontraeraso batean, laugarren gola ere esku-eskura izan zuten bizkaitarrek, baina Xubanen aurrean baloia gehiegi loratuta, kanpora bidali zuten baloia.

Eskurtza kalera

Neurketa amaitzeko minutua gelditzen zenean, berriz, epaileak Markel Eskurtza kaleratzea erabaki zuen. 35. minutuan ikusitako txartel horiari beste bat gehitu, eta gorria erakutsi zion erdiko ezker atzelariari. Balmasedako neurketan, beraz, ezingo du jokatuko. Zapatuan, 17:30ean, jokatuko du 'La Baluga' zelaian eta jaitsiera postuetatik libratzeko, hiru puntuak beharrezkoak ditu taldeak. Dinamika txarrak berandu baino lehen ikusi behar du amaiera.

Fotos

Vídeos