Denboraldiko azken mendi irteeran Izarraitz ezagutu zuten hainbat familiak

40 bat lagun bildu ziren Izarraitzera buelta egin eta gero Ixkitturri Elkartean bazkaltzera. / MANU
40 bat lagun bildu ziren Izarraitzera buelta egin eta gero Ixkitturri Elkartean bazkaltzera. / MANU

Datorren aste buruan, Anaitasunak mendi eski irteera egingo du Vielha ingururaIkastolako Guraso Elkarteak eta Anaitasunak antolatuta

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Ikastolako Guraso Elkarteak eta Anaitasuna Mendi Bazkuna elkarteak batera koordinatuz hil honetako mendi irteera egin zuten igandean. 3. Mailatik gorakoentzat antolatzen zen nahiz eta txikiagoak joaterik baduten gurasoen ardurapean.

Balda Plazatik irten eta gero egin zuten txangoa, denboraldiko azkena izan zen eta 40 bat lagunek Izarraitz medi buelta egin eta gero Ixkitturri Elkartean egin zuten bazkaria; paellada hain zuzen ere.

Aurtengoa ez da denboraldi oso oparoa izan igande askotako mendi bueltak bertan behera geratu izan direlako neguko eguraldi gordina medio. Dena den, mendizaletasuna suspertu eta familien barne eta familia arteko harremana estutu eta bultzatu xedea duen ekimenak beste behin ere bete du bere helburua.

Mendi eski irteera

Bestalde, datorren aste buruan, hau da 21 eta 22an, Anaitasuna Mendi Bazkunak antolaturiko mendi eski irteera egingo da.

Aran aranera joango dira eta larunbaten 16 kilometroko zeharkaldia egingo dute (Mulleres - Vielhako tuneletik) desnibela 1370- 1660 metro eta igandean 14 kilometrokoa (Col deth Nebot - Vielhako tuneletik) desnibela 900- 1100 metrotakoa izango delarik.

Izen ematea Lopetegi iturgintza bazkideentzako 60 eurokoa da eta gainontzekoentzako, 70 eurokoa. Epea bihar bukatzen da eta irteera goizeko 06:00etan egingo litzateke liburutegi aurretik. Prezioan, kotxeetan bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria dago barne. Federatua izatea komeni da Anaitasuna ez delako ezeren erantzule egiten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos