Denboraldiaren bukaeran emakumeen txapelketa

Uda Ikastaroan ehun bat haur eta gaztek hartu dute parte.

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Emakumeen txapelketak eta Uda ikastaroak eman diote bukaera tenis denboraldiari.

Guztira 15 emakumek hartu dute parte txapelketan bi kategoriatan banatuta eta aste joan den astean jokatu dira finalak. Txaro Vazquez izan da txapelduna Leire Gili irabazita; eta bigarren kategorian, berriz, Eli Ucin, Ana Azkoitiari irabazita.

Uda Ikastaroan berriz bi hamabostalditan banatuta ehun bat haur eta gaztek hartu dute parte.

Orain, oporraldian, tenis pistak itxita egongo dira abuztuak 7tik 20ra eta Tenis Eskolako denboraldi berria Irailak 18 hasiko dute.

Fotos

Vídeos