Borrar
Frontoi aldera erretiratu baino lehen, konpainia guztietako kantinera eta banderadunek udaletxean argazkia atera zuten. UDALA
Danbor hotsak euriari aurre egiteko

Danbor hotsak euriari aurre egiteko

500 danbor-jolez osaturiko bederatzi konpainiak hartu zuten parte

JOAQUIN SUDUPE

AZKOITIA.

Martes, 28 de noviembre 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eguraldia ez zen lagun izan aurtengo San Andres jaietako danborradan. Larunbat arratsalde osoan ateri eutsi ondoren, gaueko hamarretarako minutu batzuk falta zirenean ekin zion euriari eta majo aritu ere.

Hala ere, 500 danbor-jolez osaturiko bederatzi konpainiek eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz irten ziren eta festa doinuz bete zituzten herriko kale eta bazterrak.

Frontoitik beherakoan, plazan eskainitako hiru pieza euripean jo zituzten eta ondoren ateri gunea nagusitu zen Balda plazan eta Julio Urkijoko geldialdietan. Gero, berriro ere, euria izan zen protagonista.

Aurten, 70 urte bete ditu gero eta osasuntsuago dagoen Azkoitiko danborradak. 1948. urtean atera zen lehen aldiz Andramari festaren baitan eta 2001. urtean aldatu zen San Andresetara; harrezkero indarra eta ospea irabazi dituelarik.

Horrenbeste urte igaro ondoren, bide luze horretan, erreginak, 'lapitzero' figura, 'gastadore' figura militarrak, sukaldariak eta abar galdu ditu. Hori bai, hastapeneko parte hartze kopurua -30 danbor eta 30 barrika- era bat gainditu da etorkizuna bermatuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios