Bukatzear Jausoro eta Altzibar arteko oinezkoen zubiaren proiektua

Zubiak bi auzoen arteko konexioa hobetuko du. /  SUDUPE
Zubiak bi auzoen arteko konexioa hobetuko du. / SUDUPE

DV AZKOITIA.

Jausoro eta Altzibar auzoak lotuko dituen oinezkoen pasabide edo zubiaren proiektua buka-tzear du Udalak eta jarraian ekingo zaie exekuzio lanei.

Zubiak bi auzo arteko konexioa hobetuko du eta Altzibarreko 'Elosukorta Pentsuak' establezimendu ondoko kalearen paretik Jausoro auzora igaroko da. Pasagunea oinezkoentzat eta txirrindularientzat izango da eta bidegorri sarea osatzeko balioko du. Izan ere, zubiak ziklisten bi ibilbide nagusi lotuko ditu.

Zubiaren aurrekontua 174.608 eurokoa da eta Udalak adierazi duenez, kontuan hartu da bidegorriaren trazatua zuzen izatea Altzibarko irteeran, ibilgailurik ez ibiltzea eta garajeetako irteerak ez oztopatzea. Udalaren aurreikuspenen arabera, proiektua azaro amaierarako bukatuta izango da eta asmoa da Aste Santuak ingururako zubia irekita izatea.

Fotos

Vídeos