Bost festa egun luze eta alai hasiko dira bihar eguerdiko suziriarekin

Atzo goizean, 'Ondo pasau Andramaixek!' leloa daramaten 4.000 zapi urdin banatu ziren Kontzejupean . / SUDUPE
Atzo goizean, 'Ondo pasau Andramaixek!' leloa daramaten 4.000 zapi urdin banatu ziren Kontzejupean . / SUDUPE

Iluntzeko 20:00etan; Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuko dira parrokian

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Bihar eguerdian suziriarekin batera lehertuko da azkoitiarren festa handia. Udarako festa handiaren bezpera izango da eta bost egunetan izango dugu hainbat eginkizun herrian.

Txupinazoa jaurti baino lehen, 10:00etan, eliz ataritik abiatuta, VIII. Jokin Ormaetxea jubenil mailako txirrindulari lasterketa (Euskal Herriko trofeoa) hasiko da, helmuga Plaza Berrin izango duelarik.

11:40ean, Luciano Juaristi 'Atanillo' eta pilota munduari omenaldia egingo zaie Udal Areto Nagusian ekitaldi irekian.

12:00etan, Herriko Musika Bandak 'Ondo pasau Andramaixek' jo-tzen duen bitartean, kanpai hotsez lagundurik, 2017ko Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botako da. Jarraian Musika Bandaren, Parrokiko Abesbatzaren eta Iraurgi Abesbatzaren laguntzaz, herritar guztiak, On Anastasio Albisuren letra eta Miguel Maria Azpiazuren musika duen 'Azkoitia' kantatuko dute. 12:15ean, Eltziegoko Dultzaineroek 'Kandido' konposaketa eskainiko dute eta erraldoi eta buruhandiekin kalejirari ekingo diote.

Arratsaldean

Arratsaldeko 17:00etan, Herriko Enparantzan haur parkea (puzgarriak, gazteluak...) izango dira eta 19:00etan 'Pixie & dixie band' musika kale ikuskizuna.

Sareak antolaturik, eliz ataritik abiatuko da 'Triki Sarea' 18:45ean.

19:50ean, Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak, Alkate soinua joko du eta 20:00etan, Salbea Parrokian. Herritarrek, Ignacio Busca Sagaztizabalen Salbea (zazpi ahotsetara) eta aita Nemesio Otañoren Ave Maria (bost ahotsetara) abestuko dituzte.

Amaitzeko, berriz, Mariano Garciaren Ama Birjinaren edertasuna. Bakarlariak: Felix Uranga (baritonoa) eta Iñaki Goenaga (tenorea). Organoan, Jose Luis Francesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.

Egun luzeari bukaera emateko; gaueko 22:30ean hasita, 'Garilak 26' taldearekin dantzaldia eskainiko da Herriko Plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos