On Bosco jaia ospatu dute

Txan Magoak magia eta umorea eskaini zien Haur Hezkuntzako neska-mutilei.  /  ARGAZKIAK FLORAGA
Txan Magoak magia eta umorea eskaini zien Haur Hezkuntzako neska-mutilei. / ARGAZKIAK FLORAGA

Floreaga Salestar Ikastetxean On Bosco jaia eta kultur astea izan dituzte aurreko eta aste honetan zehar

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Floreaga Salestar Ikastetxean On Bosco jaia eta kultur astea ospatu dituzte joan den eta aste honetan zehar. Egitarau luzea eta ekintza ugari izan burutu dituzte aurten ere ikastetxean, Don Boscoren festa ospatzeko. Joan den astean, urtarrilaren 25ean ekin zioten egitarauari Alvaro Neil, 'Biciclown'en hitzaldiarekin. Alvarok munduari bira eman dio bizikletan, 14 urte eta 200.000 kilometroko bidea eginez.

Hurrengo egunean, hau da 26an, Sergio Gómez izan zuten ikastetxean. Gaixotasun arraroen ikerketarako diru bilketa egiten aritu da urte luzez, tapoiak biltzen. Orain Azpeitiatik Erromako Batikanora bizikletan joango da martxoaren 1etik 22rainoko bidaian. 27an Don Boscoren omenezko afaria izan zuten Joseba Jatetxean eta bertan, 35 lagun elkartu zien.

Ikasle Ohien festa

Martxoaren 28an Ikasle Ohien Batasunaren festa izan zuten. Meza izan zen Floreagan eguerdian, Alai Batzako koroa kantari eta ondoren, talde argazkia eta bazkaria izan ziren Hotel Loiolan. Martxoaren 29an DBH-koentzat bertso saioa Aitor Sarriegi eta Alaia Martinek. Bi bertsolariak ia isildu gabe aritu ziren ordubete pasa. Martxoaren 30ean Jokin Linaza joan zen ikastetxera. Udan Kolonbian egon zen boluntario, Medellineko Ciudad Don Boscon. Bere esperientzia partekatu zuen. Txan Magoa izan zen Baztartxo udal aretoan. Haur Hezkuntzako 3 urteko umeetatik hasi eta LH 6ko neska eta mutilek Baztartxo ia bete zuten. Martxoaren 31n, Don Bosco egunean, eskolara joan ziren ikasleak, baina ez klase normalak edukitzera. Goizean elizkizunak eta egunean zehar, pelikulak eta txapelketak izan zituzten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos