Borrar
Musika eskolako hirugarren adineko taldea Gasteizko Goiuri jauregian.
Bizkargiren lana hirugarren adinarekin Euskal Herriko erreferentzi bihurtu da

Bizkargiren lana hirugarren adinarekin Euskal Herriko erreferentzi bihurtu da

DV

AZKOITIA.

Sábado, 25 de noviembre 2017, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak Jardunaldi Pegadogikoa ospatu berri du Gasteizko Goiuri jauregian, 'Musika Eskoletako ikasleen profil berria: Helduentzako musika -heziketa' lelopean. Bertan, besteak beste, Bizkargi Musika Eskolako irakasle eta musikoterapeuta den Nerea Goikoetxea izan zen.

Nereak Bizkargin urte hauetan hirugarren adinarekin izan duen esperientzia azaldu zuen. Ordubeteko ponentziaren ondoren, saio bat zuzenean eskaini zuen musika eskolako 3. adineko taldearekin, jardunaldiko parte-hartzaileek notak hartzen zituzten bitartean. 2011tik ari da Bizkargi hirugarren adinarekin lanean eta Euskal Herriko beste musika eskolen aurrean erreferentzi puntua bihurtu da. Tailer hauetan alderdi desberdinak lantzen dira pertsonaren ongizate osotasuna helburu izanik: lan kognitiboa, fisikoa, emozionala, soziala... lantzen dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios