Hil ala biziko partidua jokatuko du bihar Anaitasunak Santurtziren aurka

Getxoren aurka 1-0 galdu zuen partida parekatua jokatu ostean./
Getxoren aurka 1-0 galdu zuen partida parekatua jokatu ostean.

Bi hilabete daramatza taldeak garaipenik ikusi ezinda eta klubetik, Txerloiara hurbiltzeko eskatzen zaie zaleei

DV AZKOITIA

Joan den astean, Anaitasunak ez zuen lortu atzeko postuetatik irteteko borrokan, bete-betean sartzeko garaipenik. Getxoren aurka 1-0 galdu zuen partida parekatua jokatu ostean, aukera garbirik sortu gabe.

Bi hilabete daramatza taldeak garaipenik ikusi ezinda, eta bihar 16:30ean, Santurtziren aurka jokatu beharrekoa hil ala bizikoa izango da.

Santurtzi sailkapeneko goikaldean da, play-offetan, eta beste neurketa zail bat aurreikusten da. Anaitasunako zaleek paper garrantzi-tsua izango dute eta klubetik eska-tzen zaie zapatuan, 16:30ean, neurketa hasieratik giroa berotu, partidan bete-betean sartu eta taldea animatzera joatera Txerloiara.

Beste taldeak

Asteburuan zehar, Anaitasunaren talde ezberdinek ondorengo partiduak jokatuko dituzte. Bihar 3. Mailan: Anaitasuna-Santurtzi, 16:30ean, Txerloia. 1. erregionalean: Urki-Anaitasuna, 17:30ean, Unbe behea. Infantil txiki: Touring-Anaitasuna, Fanderia, 11:30ean. Infantil neskak: Ilintxa-Anaitasuna, Bikuña, 11:00etan. Alebin hobekuntza: Billabona, Sporting Herrera eta Mundarro 18:45ean hasita Zubietan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos