Bihar irabaziz gero, mailaz igoko dira senior neskak

Anaitasunako senior nesken taldeak denboraldiko azken neurketako jokatuko du bihar. /  ANAI
Anaitasunako senior nesken taldeak denboraldiko azken neurketako jokatuko du bihar. / ANAI

Txerloia udal futbol zelaian, 17:30ean, Eibar taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Anaitasunako senior nesken taldeak denboraldiko azken neurketako jokatuko du bihar, Txerloia udal futbol zelaian. 17:30ean hasita, Eibar taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Joxepe Santizo, Jokin Landa eta Eneko Aizpururen neskek. Neurketa irabazita, mailaz igoko da taldea, eta Txerloia goraino betetzeko deia egin nahi die klubak herritarrei.

Joan den igandean, bina berdindu zuten gorrixek Intxaurdi taldearen aurka, eta lorturiko puntuak igoeragatik borrokan jarraitzeko aukera eman die neskei. Eibar taldea sailkapeneko liderra da 45 punturekin, Anaitasunak baino hiru gehiago ditu.

Eibartarrei irabazita mailaz igo-tzea lortuko dute gureek, bi taldeen arteko golen diferentzia alde izango luketelako gure neskek garaipenarekin (Eibarren 1-1 berdindu zuten Eibarrek eta Anaitasunak).

Partidak duen garrantzia ikusita, klubak Txerloia bete nahi du. Neurketa ikusteko sarrera doan izango da. Horrelakoetan klubak behin baino gehiagotan eskatu die zaleei kamiseta gorria jantzita zelaira joateko, eta biharko ere eskaera berdina egin nahi die jarraitzaileei.

Bigarren urtez jarraian, denboraldiko azken jardunaldian ebatziko da nesken etorkizuna. Iaz ez zuten mailaz igotzerik lortu San Juanen jokatu zen azken jardunaldian. Bi urte daramatza taldeak Gipuzkoako talderik onenen artean, eta egindako lanak benetako saria merezi du: igoera.

Herritar eta jarraitzaile guztion artean lagundu behar diegu Emakumezkoen Euskal Ligara igotzen.

Mailaz igoz gero harrera

Igoera lortzeko irabazi beharra du Anaitasunak, eta garaipena lortuz gero Azkoitiko Udalak harrera egingo diete neskei udaletxean.

Arratsaldeko 20:15ean Balda Plazatik abiatuko litzateke taldea, Udal Musika Bandak lagunduta. Ondoren taldeko jokalariek Anaitasunaren zapia jarriko lukete eliz atariko barriketan, eta handik udaletxera abiatuko litzateke taldea, bertan udal ordezkariek harrera egiteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos