Beningo Kaleko Umeen aldeko zozketa martxan

Iribarria eta Juan elastikoarekin./
Iribarria eta Juan elastikoarekin.

J. SUDUPE AZKOITIA.

Beningo kaleko umeen aldeko zozketa aurten ere martxan dago eta jadanik hasi dira bileteak saltzen. Sari ederra dute irabazle bakarrarentzat; hau da Iker Irribarria pilotari handiaren elastikoa, Migel Zubizarreta 'Bolante'ren eta Maite Agirre 'Krixpin'en bi margo lan eta Joseba jatexean bi lagunentzat bazkaria edo afaria.

Zenbaki saritua azaroko 2ko ONCE itsuen lehen sariaren zenbakia izango da. 3koa erreserbarako geldituko da. Saria Sabinoren Harategian dago ikusgari. Biltzen den dirua salestarrek Beningo Porto Novo eta Cotonouko kaleko umeen alde duten proiekturako izango da.

Fotos

Vídeos