Basterretxea antropologoa Euskal Herriko kultura matrilinealari buruz aritu zen

Basterretxea ostiralean. /  SUDUPE
Basterretxea ostiralean. / SUDUPE

Sustraiak kultur elkarteak, Euskal sinesmen zaharri buruz antolatu dituen hitzaldietan barne

J.S. AZKOITIA.

Sustraiak kultur elkarteak, Euskal sinesmen zaharrak Mexikarrarekin alderatzen ari da hi-tzaldien bidez.

Ostiral arratsaldean, Elkargunean, bigarren hitzaldia eskaini zen; Mari Carmen Basterretxeak eman zuena hain zuzen ere. Berau, antropologoa eta Euskal sinesmen zaharretan aditua da eta 'Euskal Herria, kultura matrilineala? izan zen emna zuen hitzaldiaren izenburua.

Gogorarazi, Mexikoko nahual txamanen leinukoa eta txamanismo erako terapeuta den Victoria Mendozak eman zuela lehenengo hi-tzaldia 'Chamanismo Mexicano' izenburupean.

Datorren ostiralean

Azken hitzaldia datorren ostiralean burutuko da eta bertan Gurutz Garmendia eta Héctor Vázquez arituko dira.

Hector Vázquez Mexicarra munduko sinismen eta erligioetan aditua da eta Mexikoko kultura aborigenetan espezializatua dago. Gurutz Garmendia berriz, aditua da Euskal sinesmen zaharretan eta hauek zabaltzeko zereginetan dabil.

Bihen artean, Euskal Herriko eta Mexikoko sinesmen zaharren arteko loturak aurkitzen ahaleginduko dira aurkezpenean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos