70 azkoitiar joan ziren Oriora Eskolarteko XXI. Ibilaldira

Azkoitiko mendizale taldea igandean egin zuten ibilaldi neurtuan. / MANU
Azkoitiko mendizale taldea igandean egin zuten ibilaldi neurtuan. / MANU

Anaitasuna Mendi Bazkunaren eskutik txango ederra egin zuten. Bestalde, gaur bukatzen da Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatzen duen mendiko eski irteerarako izen-ematea

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Azkoitiko 70 lagun joan ziren igandean Oriora bertan burutu zen Eskolarteko XXI. Ibilaldi neurtuan parte hartzera.

Anaitasuna Mendi Bazkunaren eskutik, ume eta gurasoek txango ederra egin zuten. «Eguraldi ederra eta buelta zoragarria itxaso gaineko bideetatik, benetan espektakularra», adierazi dute mendizale elkarteko kideek. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale federazioak antolatutakoa zen Talai Mendi elkartearen laguntzarekin eta eskualdeko ehunka ume eta helduek hartu zuten parte.

Joan den urtean Zarautzen egin bazuten eskolarteko ibilaldi neurtua, aurten Orion egin dute, baina beste eskualdeetan ere izan ziren eskolarteko ibilaldi neurtuak, esate baterako Donostian, Aretxabaleta, Segura edo eta Oiartzunen.

Orioko ikastola aurretik irtenziren 08:30ak eta 09:00ak bitartean eta ibilbide motza edo luzea egiteko aukera izan zuten. Neska eta mutikoen artean mendizaletasuna sustatzeko asmoz eginiko irteerak izaten dira hauek.

14 eta 16 kilometro

Bestalde adierazi, gaur bukatzen dela Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatzen duen mendiko eski irteerarako izen emate epea. Datorren aste buruan egingo dute irteera (17 eta 18an). Larunbatean 14 kilometroko ibilbidea egingo dute eta igandean, 16koa. Izen ematea Lopetegi Iturgintzan (bazkideak 50 euro eta ez direnak 60 euro). Kotxeetan bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria dira barne. Parte hartzeko, federatua egotea gomendatzen dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos