Azaroko XIII. Herri lasterketaren izen ematea zabalik dago jada

J.S. AZKOITIA.

'Raka Maraton' kirol elkarteak antolatzen duen XIII. Herri lasterketan izen ematea egin daiteke jada azaroaren 24a arte.

Azaroaren 25ean jokatuko den proban parte hartzeko, Herrikrosa web orrian, Robers dendan (Donostian) eta Azkoitiko eta Azpeitiko kiroldegietan (10 euro) eman daiteke izena. Lasterketako egunean ere (15 euro) eman daiteke izena arratsaldeko 14:30etik 16:00 arte. Lasterketa 10 kilometrokoa izango da eta arratsaldeko 16:30ean hasiko da herriko enparantzan.

Fotos

Vídeos