Aurtengo udan Juan Inazio salestar azkoitiarra Kolonbian izan da, Medellin hirian

Juan Inazio boluntario Medellingo gazteekin./JUAN INAZIO
Juan Inazio boluntario Medellingo gazteekin. / JUAN INAZIO

Gerrillari izandako gazteen etxean egon da laguntzen 'Ametsak eraikitzen' programan

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Aurtengo udan Juan Inazio Sudupe salestar azkoitiarra, Kolonbian izan da, Medellin hirian, salestarren Ciudad Don Bosco proiektuak ezagutu eta laguntzen. Euskadiko sei gazte boluntariorekin batera egon da eta esperientzia bikaina izan de adierazi dutenez.

«Bake prozesua aurrera doa Kolonbian. Gobernuak eta FARC gerrilak bakea sinatu zuten, eta ELN taldeak gobernuarekin tregua luzea adostu berri du. Hala ere gizartean injustiziak ikusten dira, ustelkeria handia dago, drogen kontsumoak gora egin du, narkotrafiko txikia ere nabarmena da, eta auzoetan talde biolentoek ezartzen dituzte euren legeak. Dena dela, ilusioa da nagusi Medellinen eta garai bateko indarkeria eta bortizkeria gainditzen ahalegintzen ari dira», dio Juan Inaziok.

Arriskuan dauden ume eta gazteekin egiten dute lana Ciudad Don Boscon Salestarrek. Gazteak onartu eta etorkizunerako bideak zabaltzen ahalegintzen dira; ikasketak, ofizio bat ikastea, lanaren munduan sarrera bilatzeko laguntza eskainiz. «Ciudad Don Boscok Medellineko auzo pobreenetan ere prebentzio lana egiten du, hango ume eta gaztetxoei laguntza eskainiz: eskola errefortzua, psikologoen babesa, gizarte langilea eta dietista izaten dira auzoetako lantaldeetan.

Auzo hauetako batzuk arriskutsuak dira, baina jendeak badaki euren umeen aldeko lanean ari garela eta ez digute oztoporik jarri. Proiektuaren atal honi 'Amets egiteko eskubidea' programa esaten diote», adierazi du.

Gerrillari izandako gazteak

Gainera, gerrillari izandako gazteen etxean egon da laguntzen Ametsak eraikitzen programan. «Han bizi diren 64 gazteek, 17-18 urte inguruko neska eta mutilek, egoera oso gogorrak bizi izan dituzte, gerrillan edo paramilitarretan baino egoera larrietan ere aurrera egiteko asmoa eta indar handia dute», azpimarratzen du. «Kolonbiako Gobernuak asmoa sendoa dauka gazte hauei lagun-tzeko. Adin txikikoak izanik, ez zaie deliturik leporatzen, eta gerrillariak birgizarteratzeko aukerak ematen ari dira», gaineratuz.

Horretaz gain, Ekuadorreko Cayamben salestarrek zuzentzen duten Casa Campesina bisitatu du. Han garapen proiektu ugari lantzen ari dira. Horien artean, Azkoitiko herriak eta udalak diruz laguntzen duten bat: Emakume indigenen nekazaritza ekologikoa. Proiektu hori oso ondo ari da funtzionatzen ari dela dio eta hango jendearen esker ona ekarri du Azkoitira, eta lagun-tzen jarraitzeko eskaria.

Fotos

Vídeos