Aurtengo 'Gu ere bertsotan' jaialdia gaur egingo da Baztartxo antzokian

18:00etan hasiko da eta 183 neska-mutilek hartuko dute parte

J.S. AZKOITIA.

'Gu ere bertsotan' jaialdia gaur, 18:00etan, egingo da Baztartxo antzokian. 183 neska-mutilek hartuko dute parte. Floreaga ikastetxetik, LH5 eta 6ko ikasleak igoko dira oholtza gainera eta Xabier Munibe Ikastolaren kasuan, DBH1eko gaztetxoak arituko dira bertsotan.

Ekitaldia irekia da beraz, doinu, neurri eta errimez gozatzea gustuko duen edonor bertara daiteke, ikasle, irakasle eta gurasoez gain.

'Gu ere bertsotan' Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean daramaten proiektua da 2008-2009 ikasturtetik hona.

Martin Altunak zuzendu ditu aurtengo ikasturtean saioak eta ikuspegi pedagogiko batetik, nagusiki lau arlo lantzen dira: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos