Atano III buruz buruzko pilota txapelketarako izen ematea zabalik 24ra arte

Aurtengoan, 8 urtetik 13 urte arteko pilotari arituko dira. /  SUDUPE
Aurtengoan, 8 urtetik 13 urte arteko pilotari arituko dira. / SUDUPE

AZKOITIA.

Atano III buruz buruzko pilota txapelketa 34 urte betetzen ditu aurten eta izen ematea zabalik du jada. Lehen, 7 urtetik hasi eta 14 urte bitartekoentzat izaten zen baina aurtengoan, bai 7 eta bai 14 urtekoek lehiaketatik kanpo ustea erabaki du 'teiza Pilota Taldearen zuzendaritza berriak.

Horrela, 8 urtetik 13 urterarteko pilotari gazteak, astearte, ostegun eta larunbat edo igandean jokatuko dituzte partidak Gurea pilotalekuan. Izen emateko epea urtarrilaren 24ean itxiko da eta apuntatu nahi dutenek, astelehen eta asteazkenetan egin dezakete Gurea pilotalekuan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos