Asteburuan zehar Urrategi auzoko festak ospatuko dira

Bihar 22:00etan mus txapelketa azkarraren txanda da eta igandean izango da egun handia

J.S. AZKOITIA.

Asteburuan zehar Urrategi auzoko festak ospatuko dira eta urtero bezala lagun koadrila bat elkartu da eta festa antolakuntzan ari dira.

Bihar ostirala, gaueko 22:00etan mus txapelketa azkarraren txanda da. Lehengo bikoteak txapelak, 300 euro eta oparia jasoko du;, bigarrenak, 150 euro eta oparia; hirugarrenak Isidro erretegian bi lagunentzako afaria eta oparia; eta, azkenik, laugarrenak bi oilasko eta oparia.

Igandeko goizeko 9:00etan meza ospatuko da eta gero, 10:45tan, Urrategiko Amaren 400. urteurrena dela eta Juan Bautista Mendizabalen hitzaldia.

Goizeko 11:00etan meza nagusia eta 12:00etan, Anjel Larrañaga eta Loidisaletxe bertsolarien saioa.

12:30 herri kirolak, proba konbinatua egingo delarik. Urrestilla auzoko Mikel Larrañaga eta Xabier Aranburu 'Guzta' eta Urrategi auzoko 'Txikia IV' eta Goenatxo III arituko direlarik. 13:30ean Zabale eta Larrañaga trikitilarien saioa eta arratsaldeko 16:30ean, Gorriti eta bere abereak. 16:30ean ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak.

18:00etan, Irizar Etxetxoko 'Yerman' astoa eta Mendaroko 'Tope natxiok' giza proba taldearen arteko dema saioak. Ondoren Zabale eta Larrañaga trikitilarien erromeria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos