Artxamendiren adierazpen lehiaketa Sara Satehk irabazi du

Sara irabazitako saria jasotzen asteazkenean eginiko ekitaldian, non beste gazte batzuk egin zuten bideoa ere ikuskatu zuten. / GIB
Sara irabazitako saria jasotzen asteazkenean eginiko ekitaldian, non beste gazte batzuk egin zuten bideoa ere ikuskatu zuten. / GIB

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Martxoak 8an ospa-tzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu ziren herrian.

Adierazpen instituzionalak, dokumentalak, erakusketak, elkarretaratzeak eta abar. Horien artean, Artxamendik, Azkoitiko 13-17 urte bitarteko nerabe eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzuak, Emakumeen Nazioarteko Eguna gai moduan hartuta, II. Adierazpen Lehiaketa saria antolatu zuen 12 eta 18 urte bitartekoentzat. Partaideei adierazpen bat egitea eskatzen zitzaien, argazki, marrazki, bideo, bertso edo olerki bidez.

Sara Satehk eginiko lana

Saria, martxoak 8an eman behar zen baina eginiko greba zela eta asteazken honetan eman zen. Lan bakarra aurkeztu zen, Sara Satehk egin zuena eta berari eman zitzaion saria. Berau, herriko dendetan erabiltzeko txartela zen.

Sari banaketaren ekitaldian, beste gazte batzuk egin zuten bideoa ere ikuskatu zuten. Bideoan jorratzen gaia'Zein emakume da garrantzizkoa zure bizitzan?' zen eta eginiko lana ikus daiteke youtuben, Azkoitiko gazteria kanalean 'artxamendikoabarketa' izenekoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos