Artetxek gizonezkoen lehen taldea zuzenduko du

Urdapilleta eta Artetxe. /  ANAI
Urdapilleta eta Artetxe. / ANAI

AZKOITIA.

C.D. Anaitasuna eta Xabier Artetxe akordio batera iritsi dira kontratua 2019ko uztailera arte luzatzeko. Artetxek gizonezkoen lehen taldea zuzenduko du 2018-2019 denboraldian.

Artetxeren kontratua denboraldi amaieran bukatzen zen, baina entrenatzaileak gizonezkoen lehen taldea gidatzen jarraitzeko erakutsi duen borondatearen ondorioz, eta klubak horrela erabakita, gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea izango da aurreran-tzean ere azkoitiarra. Kontratu berritzea dela-eta, irribarretsu agertu dira Pedro Urdapilleta presidentea eta Xabier Artetxe entrenatzailea Txerloiako harmailan.

Hirugarren Mailako 21. jardunaldian hartu zuen entrenatzaile kargua Artetxek, Txerloian, Alaves B taldearen aurka jokatutako partidan. Harrezkero, eta denboraldia amaitu bitartean, 23 puntu batu ditu taldeak Artetxerekin; sei garaipen, bost berdinketa eta zazpi porrot guztira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos