'Argazkia Gorrixekin' ekimena, martxan

DV AZKOITIA.

'Argazkia Gorrixekin' ekintzari esker, jarraitzaile txikienen ilusioa egia bihurtu nahi dute Klubetik. 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek Anaitasunako jokalariekin argazkia ateratzeko aukera izango dute neurketa hasi baino minutu batzuk lehenago. CD Basconia taldearen aurka jokatuko du Hirugarren Mailako taldeak zapatuan, 17:00etan. Partida horretarako izena emateko epea irekita dago. E-mail bat idatziz argazkiagorrixekin@gmail.com helbidera ostiralerarte 17:00ak bitartean mezuan, haurraren izen abizenak, eta adina idatziz.

Zozketa egingo da

Izena emandako guztien artean zozketa egingo da, eta 11 haurrek izango dute aukera argazkian agertzeko. Jokalariei eskutik helduta zelairatuko dira haurrak, eta ondoren, zelaian, argazkia aterako dute denek batera. Ostiralean jakinaraziko du klubak zein hamaika umek izango duten argazkia jokalariekin ateratzeko aukera. Argazkirako, beharrezkoa izango da Anaitasunako kamiseta gorria jantzita izatea. Ondoren, klubak helbide elektroniko horietara bidaliko du argazkia, doan. Hirugarren Mailako taldeak etxean jokatuko dituen neurketa guztietan ez da errepikatuko. Klubak aldez aurretik jakinaraziko du noiz egingo den.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos