Andramaixek hasiera alaia izan dute

Txupinazoa jaurtitzerakoan, enparantza jendez bete beterik zegoen eta festa giroa nagusitu zen Azkoitiko kaleetan zehar.
Txupinazoa jaurtitzerakoan, enparantza jendez bete beterik zegoen eta festa giroa nagusitu zen Azkoitiko kaleetan zehar. / ARGAZKIAK SUDUPE

Txupinazoa baino lehen Luciano Juaristi 'Atanillo' eta pilota munduari omenaldia egin zitzaien

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Festa giroa nagusi izan zen atzokoan Azkoitiko herrian eta aurtengo 'Andramaixei' hasiera alaia eman zitzaien. Txupinazoa baino lehen, VIII. Jokin Ormatetxea jubenilen txirrindulari lasterketa jokatu zen eta Luciano Juaristi 'Atanillo' eta pilota munduari omenaldia egin zitzaien Udal areto nagusian ekitaldi ireki batean. Ondoren txupinazoa jaurti eta bost eguneko festa ederrari hasiera eman zitzaion. Hortik aurrera, alaitasuna izan zen nagusi kaleetan zehar .

Arratsaldean, umeentzat izan zen enparantzan antolaturiko haur parkea. Iluntzean, Udalbatzari eliza nagusira lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak 'Alkate Soinua' jo zuen. Sagastizabalen 'Salbea' zazpi ahotsetara eta Aita Nemesio Otañoren 'Ave María' bost ahotsetara abestuko zituzten eta amaitzeko, Mariano Garcíaren 'Ama Birjinaren edertasun'.

Gau partea musikari eskaini zi-tzaion eta plazan Garilak 26 taldearekin dantzaldia eskaini zen.

Gaur arratsaldeko 17:00etan, pilota partidak jokatuko dira Gurea pilotalekuan

Gaurko egitaraua

9:30ean Eltziegoko Dultzaineroen kalejira eta 10:00etan Herriko Musika Banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak. Goizeko 10:50ean, Musika Banda eta Txalkor txistulari taldeak Udalbatzari eliza nagusira lagunduz, Alkate soinua joko dute eta 11:00etan, Meza Nagusian, herritarrek Miguel Mª Azpiazuren 'Pakea Lurrean' meza abestuko dute bost ahotsetara. Ofertorioan Miguel Mª Azpiazuren 'Agur Maria' lau ahotsetara, Jaunartzean Aita Nemesio Otañoren 'O Sacrum convivium' eta bukaeran, F. Gorritiren 'Agur Jesusen Ama'. 13:00etan, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua eskainiko dute Kontzejupean.

Arratsaldeko 17:00etan, pilota partidak, Gurea pilotalekuan eta 17:30ean, zezen txikiak eta poniak egongo dira Trenbidearen Zumardian eta 19:00etan, 'Rockbox' musika kale ikuskizuna. 20:00etan, Azkoitiko gimnastika erritmikoko taldearen erakustaldia, Eliz atarian eta Eltziegoko dultzaineroak.

Gaueko 22:30ean, Film Laburren Lehiaketa, Herriko Plazan, gaia 'Parodiak' delarik eta 23:45ean The Uski's taldearen kontzertua, Herriko plazan.

Fotos

Vídeos