Anaitasunaren ohiko batzar orokorra hilaren 29an da

Futbol Eskolako neska-mutilen gurasoekin egindako bilera. / ANAITASUNA
Futbol Eskolako neska-mutilen gurasoekin egindako bilera. / ANAITASUNA

Mikel Arruti eta Iñaki Barandiaranek ez dute hurrengo denboraldian taldean jarraituko

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Ekainaren 29an egingo du C.D. Anaitasunak ohiko ba-tzar orokorra. Batzarra Elkargunean izango da, 19:00etan, eta bertan denboraldi honetako eta datorreneko hainbat puntu ukituko dituzte Zuzendaritza Batzordeko kideek.

Denboraldiko laburpena egingo dute. Arlo ekonomikoak, antolakuntza, kirol arloa aztertuko dituzte bazkide eta gurasoen aurrean. Datorren denboraldirako helburuak eta ikuspegi orokorrak ere azalduko dituzte. Bazkideei eta bazkide ez direnei gonbidapena luzatu nahi die klubak.

Datorren denboraldira begira, jakina da Mikel Arruti atezainak eta Iñaki Barandiaranek ez dutela jarraituko. Beraien kontratuak ekainaren 30ean amaitzen dira, eta klubak ez ditu berrituko. Orioko atezaina joan den denboraldia hasi baino lehen iritsi zen Azkoitira, taldea Hirugarren Mailara igo berritan. Guztira, 2.250 minutu jokatu ditu. Lazkaoko erdilaria neguan iritsi zen Anaitasunara, eta harrezkero 623 minutu jokatu ditu elastiko gorriarekin. Anaitasunak bien profesionaltasuna, jarrera eta klubarekiko erakutsi duten konpromisoa eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa die etorkizunean.

Futbol Eskolako bilera

Bestalde, Anaitasuna Futbol Eskolako neska-mutilen gurasoekin bilera egin du eta bertan, egutegia, ordutegia eta bestelako zalantza guztiak argitu dituzte. 2007, 2008 eta 2009 urteetako nesken gurasoei, eta 2008 eta 2009 urteetako mutilen gurasoei zuzenduk zaie. Futbol Eskolako arduradunak eta Pedro Urdapilleta klubeko presidentea izan ziren bertan, besteak beste. Anaitasunako Futbol Eskolan urtetik urtera geroz eta ume gehiago ari dira lehen ikasketa prozesuak egiten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos