Anaitasunako Zuzendaritzak aurkezpen bilerak egingo ditu bihar gurasoentzako

AZKOITIA.

Anaitasunako Zuzendaritzak aurkezpen bilerak egingo ditu bihar, urriak 16, Elkarguneko beheko aretoan. Aurten eren, bi ordutan banatuko ditu klubak bilerak. Bilera horien helburua da baliagarria izan daitekeen klubeko informazioa gurasoei eskaintzea..

Arratsaldeko 18:00etan, Anaitasunako talderik txikienen gurasoentzako bilera egingo da. Alebin Parte-hartzeak, Alebin Errendimendua, Infantil Txiki, Infantil neskak eta Ohorezko Infantil taldeko jokalarien gurasoentzako bilera egingo da. Bigarren bilera, 19:00etan egingo da, talderik handienetako gurasoen parte hartzearekin. Bilera horretara, 1go kadeteen, Ohorezko Kadete nesken zein mutilen, Ohorezko Jubenilen, 1go Erregionalen eta Senior nesken gurasoak daude gonbidatuta.

Fotos

Vídeos