Anaitasunak eta Sidenorrek urtebeterako babesletza akordioa sinatu dute

Cruz Alberdik eta Pedro Urdapilletak akordioa sinatu zuten. /  ANAI
Cruz Alberdik eta Pedro Urdapilletak akordioa sinatu zuten. / ANAI

Bestalde, joan den astean egin zen Euskal Futbol Federazioaren egoitzan Hirugarren Mailako IV. multzoko egutegiaren zozketa

J.S. AZKOITIA.

Sidenorrek Anaitasunaren babesle izaten jarraituko du beste urte batez.

Joan den astean, Cruz Alberdi Sidenorreko ordezkariak eta Pedro Urdapilleta presidenteak akordioa sinatu zuten Txerloiako bulegoetan.

Bi aldeek sinatutako akordioaren ondorioz, Sidenorrek Hirugarren Mailako taldeak erabiliko duen kamisetaren aurrealdea jantziko du beste urte batez, eta era berean bere irudia duen panela mantenduko da Txerloiako zelaian.

Denboraldi berria

Bestalde, joan den astean egin zen Euskal Futbol Federazioaren egoitzan Hirugarren Mailako IV. multzoko egutegiaren zozketa.

Etxean hasi eta etxetik kanpo amaituko du Anaitasunak 2017/18 denboraldia. Abuztuak 26-27 asteburuan ekingo dio Anaitasunak urte berriari Txerloian, eta bigarren jardunaldian joan den denboraldiko txapelduna bisitatuko dute gorrixek, Alaves B hain zuzen.

Hamargarren jardunaldian jokatuko da lehen derbia. Azpeitiko Garmendipen urriak 21-22 asteburuan. Bigarren itzuliko neurketa 29. jardunaldian jokatuko da Txerloian, 2018ko martxoak 10-11 asteburuan. 2017. urtea eta denboraldia Santurtziren aurka agurtuko dute gure mutilek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos