Anaitasuna MBren urteko mendi eskiko lehen irteera

Larunbatean Portaletetik abiatu ziren eta lehendabiziko igoera Cuyalaret izan zen. / ANAITASUNA M.B.
Larunbatean Portaletetik abiatu ziren eta lehendabiziko igoera Cuyalaret izan zen. / ANAITASUNA M.B.

Hurrengo irteera Gavarniera egingo dute eta elur mota ezberdinetan jaisteko teknikak landuko dira

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Anaitasuna Mendi Bazkunak, urtarrileko mendiko eskiko irteera egin du pasa den asteburuan. Hasiberrientzat modukoa zen eta materiala ez zuenarentzat alokatzeko aukera izan zuen.

Larunbatean Portaletetik abiatu ziren eta lehendabiziko igoera Cuyalaret (2.288m) izan zen. Gero beheraino jaitsi eta bigarren igoera bat egin zuten Peyreget mendiaren magaletan. «Eguraldiak lagundu zuen eta lainoek irudi politak utzi zizkiguten», adierazi dute.

Igandean beste hogei lagun bildu ziren mendi buelta egiteko. «Elurra beheraino bota zuen eta dena zurituta zegoela esnatu ginen. Egunean zehar elurra ere egin zuen baina haizerik gabe eta Pacino inguruan buelta polita eman genuen», diote Anaitasuna Mendi Bazkunekoak.

Hurrengo irteera Gavarniera egingo dute. Berau otsaileko 24-25 aste buruan izango da eta Ikastaroa egingo dute Gipuzkoako mendi federazioko irakasleekin. Bertan elur mota ezberdinetan jaisteko teknikak landuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos