Anaitasuna futbol taldeak beste bi fitxaketa egin ditu

Julen Iriarte azkoitiarra eta Sergio Barquero lasartearra Anaitasunaren elastikoarekin Txerloiako zelaian.

Julen Iriarte aurrelaria laugarren fitxaketa da eta Sergio Barquero atzelaria, bosgarrenaHirugarren mailan jokatzeko taldea atontzen ari da

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Hirugarren mailan jokatzeko taldea atontzen ari da Anaitasuna futbol taldea eta beste bi fitxaketa prestatu ditu: Julen Iriarte aurrelaria, laugarren fitxaketa, eta Sergio Barquero atzelaria, bosgarren fitxaketa

Uztaila hasieran, Julen Iriarte Villanueva (Azkoitia, 1991) Anaitasunak 2017/18 denboraldirako egin duen laugarren fitxaketa da. Zamudion aritu ostean, berriz ere etxera dator Iriarte aurrelaria. Josu Juaristi kirol arduradunak aurkeztu zuen Julen Iriarte Txerloian.

Futbolean Anaitasunan hasi ostean, Eibarrerako bidea hartu zuen aurrelariak, eta harrezkero Laudio, Logroñes, Mallorca B, Real Union eta Zamudio bezalako taldeetan aritu da aurrelari azkoitiarra. Ibilbide luze horren ostean, berriz ere etxera itzultzeko erabakia hartu du Iriartek. Aurreko lerroa indartu du, beraz, Anaitasunak Iriarteren fitxaketarekin.

Bestalde, Sergio Barquero Miguel (Lasarte, 1995) da Anaitasunak egin duen bosgarren fitxaketa da. Tolosa taldetik dator, eta erdiko eskuin atzelari postuan jokatzen du. Josu Juaristi kirol arduradunak aurkeztu zuen Barquero Txerloian. Jokalariak instalazioak ezagutzeko aukera izan du, eta Anaitasunako kamiseta lehen aldiz jantzi du lasartearrak. Ostadar taldean egin du orain arteko futbol ibilbide nagusia, baina pasa den denboraldian Tolosa taldearekin Hirugarren Mailan aritu zen atzelaria.

Fotos

Vídeos