Alberdi enpresa pabiloi berrian

Alkateak eta Manolo Alberdik moztu zuten zinta, erretoreak tailer berria bedeinkatu eta Manolori langileen omenaldia egin baino lehen. / SUDUPE ARGAZKIAK

60 urte beteko dituen Alberdi Mekanizatuak enpresak eraikin berria inauguratu du

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Astearte arratsaldean, Alberdi Mekanizatuak enpresak Ugarte industrialdeko pabiloi berria inauguratu zuen. Eginiko ekitaldian; besteak beste, langile, lagun, hornitzaile, Javier Zubizarreta alkatea, Felix Azurmendi erretorea eta nola ez, Manolo Alberdi sortzaileetako bat izan ziren bertan.

60 urte beteko dituen une honetan, 30 lagun ari dira lanena bi txandatan eta 1800 metro karratuko instalakuntza berriak inauguratu ditu mekanizatu eta dekoletajean aditua den enpresa azkoitiarrak.

Ekitaldian, Manolo Alberdiri homenalditxo xume bat egin zitzaion langileen partetik eta alkateak ere izan zituen gorazarre hitzak enpresa, langile eta zuzendaritzarako. Enpresako bokazio inbertitzailea, herriarentzat aberastasuna sortzea, kudeaketa ona eta etorkizunerako apustua egitea ere eskertu zituen alkateak.

Bere aldetik, erretoreak tailer berria bedeinkatu zuen; lanak familiei duintasuna ematen diola adieraziz eta Jokin Sudupe bertsolari azkoitiarrak bertso sorta eskaini zien bertaratutakoei eta bertso berezi bat Manolo Alberdi enpresako sortzaileetako bati.

Alberdik egin duen modu berean, azken bi urteetan izan dira bere negozioa Azkoitian zabaltzearen apustua egin dutenak. Adibidez Sistemas Esselle edo Xubi engranajes adibidez 2000 eta 5000 metro karratuko partzelak bereganatuz hurrenez hurren.

Oinartxon, Intza Group-ek ere poligonoko eraikin komertzialean 237 metroko espazioa erosi du bulegoak bateratzeko.

Bere aldetik, Lagun Machine Tool ere Azkoitian kokatu da, Elgoibarreko Goratu enpresan emandako bereizketa prozesu baten ondorioz.

Fotos

Vídeos