Afrikara eramateko janari bilketa antolatu dute herriko dendetan

Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldekoak ekimena aurkezten./
Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldekoak ekimena aurkezten.

Ostiral eta larunbatean, hainbat dendatan egongo dira Gazteak eta Garapena taldekoak egoera azaltzen eta laguntza eskatzen

J.S. AZKOITIA.

Azkoitiko Gazteak eta Garapena - Jóvenes y Desarrollo taldeak janari bilketa antolatu du, Sierra Leonara salestarrek kaleko umeentzako dituzten etxe eta eskoletara bidaltzeko.

Antolatzaileek diotenez, «hango egoera larria da: Ebola izurritea izan zuten, abuztuan uholdean eta lubiziak izan ziren eta gure eskolaren ondoko auzo bat sutan kiskali zen. Don Bosco Fambul (Freetown - Sierra Leona) etxeko arduradunak, Mario Crisafulli salestar misiolariak, laguntza eskatu digu, larri daude eta».

Hainbat produktu

Honako janaria behar dute: esnea (hauts esnea), lekaleak (lentejak, garbantzuak eta babak), sardinak eta atuna latan. Azkoitiko janari denda guztietan eman daiteke laguntza, edota Floreagara eraman. Asteburuan, ostiral eta larunbatean, hainbat dendetan egongo dira Gazteak eta Garapena taldekoak egoera esplikatu eta laguntza eskatzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos