Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Eduardo Sudupe: «Lanbide heziketa aukera ona da, hori baita eskatzen digutena enpresetatik»

Eduardo Sudupe izango da Urola Lanbide Eskolako zuzendaria

JOAQUIN SUDUPE

Domingo, 11 de junio 2017, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Urola Lanbide Eskola martxan ipini da, baina kasu honetan lanbide heziketako zentro bezala soilik ekingo diogu. Aukera ezin hobea dugu Urola bailarako zentro erreferente bezala bilakatzeko, eta horretarako argi daukagu zer egin behar dugun; kalitatezko hezkun-tza gizartearen zerbitzura. Alde batetik hezkuntza araututik datozen gazteentzako heziketa zikloak, langileen espezializazio eta berkualifikatzeko ikastaroak eskaini (Hobetuz) eta, nola ez, momentuz lanik gabe dauden langabetuentzako iraupen luzeko ikastaroak ere bai (Lanbide)», adierazi du Azkoitiko zentro berriaren zuzendaria izango den Eduardo Sudupek.

Elkarlanean

Lanbide Eskola hasi besterik ez du egin eta dagoeneko bailarako udal ordezkari eta garapen agentziarekin elkarlanean dabiltza bailarako beharrak zeintzuk diren jakiteko eta ahal duten neurrian erantzun ahal izateko; eskaintza beharretara egokituz. «Lanbide heziketa aukera ona eta balekoa dela konturatu gara gizartean, hori baita eskatzen digutena enpresa arduradunek, bai publiko eta bai pribatuetan; gaitasun eta trebezia zehatzak dituzten langileak», azpimarratu du Sudupek zera gaineratuz: «Horren isla da Eusko Jaurlaritzak berak, Lehendakaritzatik hain zuzen ere, ze nolako apustua egin duen Lanbide Heziketa Dual deituriko programan, non ikasleek aukera izango duten, baldin eta lehenengo maila guztiz gainditzen badute ekaina hasierarako, 12 hilabeteko kontratu bat eskura-tzeko: bigarrengo mailan ikasketak eta lana uztartuz egingo dute».

Lan talde berri bat izango du Urola Lanbide Eskolak eta proiektu berri honen zuzendari kargua Eduardo Sudupek hartuko du, azken hamar urtetan Oñatiko Zuazola-Larraña eta Eibarko Armeria Eskolan lanbide heziketako zuzendaritza taldetan ibilitakoa.

«Langilegoaren artean ilusioa eta lanerako gogoa nabaritzen da proiektu berri honi gogor eta sendo ekiteko, eta Urola bailara osatzen duten herri guztietara nahi dugu zabaldu gure eskaintza eta zerbitzua, hau da, Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa eta Zumaia herrientzako lanbide heziketako ikastetxea garela argi utziz».

Horretarako bailarako udal agintari, enpresa ordezkari, garapen agentzia, langile, langabetu eta bestelako kolektibo eta elkarteen ahotsa entzutea izango da Urola Lanbide Eskola berriaren lehentasuna.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios