Diario Vasco

Umeen danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik

Estreinatuko dituzten arropak, abarketari eta Umore Ona jantziak.
Estreinatuko dituzten arropak, abarketari eta Umore Ona jantziak.

5 eta 12 urte bitarteko haurren sei konpainia aterako dira 17:30ean Balda Plazatik baina parte hartzaileak ordu erdi lehenago, hau da, 17:00etan bilduko dira bertan. Aurten abarketariek hartuko dute protagonismoa, horixe baita karrozaren gaia.

Gainera bi taldek estreinatuko dituzte arropak. Batak Ane Larrañagak diseinatutako abarketari jantziak eramango ditu eta besteak, Umore Ona elkartearen jan-tziak. Umore Ona elkarteak antolatzen du danborrada Udalaren laguntzarekin. Aurten, ordea, laguntzaileak gehitu zaizkio, Txintxarri taldea eta Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko ordezkariak, hain zuzen.

Ibilbidea

Danborradak egingo duen ibilbidea ondorengoa izango da: Balda plazatik Santa Klara aldera eta Trino Uria (Pakea aldetik) Julio Urkixo etorbidetik Balda Plazara. Handik, Plaza Berri, Kale Nagusia eta Herriko Plazara. Umore Ona elkartetik, Kale Nagusiaren barrena, Aingeru kalea eta frontoira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate