Diario Vasco

Gaurko irteerekin bukatuko da Pazko Asterako programa berezia

'Udaberriko ekintza bereziak' programan 25 nerabek hartu dute parte eta, besteak beste, paintball egin zuten Zubietan.
'Udaberriko ekintza bereziak' programan 25 nerabek hartu dute parte eta, besteak beste, paintball egin zuten Zubietan. / ARGAZKIAK GIB
  • Abarketatxo Ludotekak eta Artxamendi gazte topalekuak antolaturikoa da

  • Ekimenean, hainbat haur eta gaztek hartu dute parte jolasak, irteerak eta abar partekatuz

Azkoitiko Abarketatxo Ludotekak eta Artxamendi gazte topalekuak antolaturiko Pazko Asterako programa berezia iritsi da amaierara gaur egingo diren irteerekin. Dena ondo joan da eta antolatzaileak gustura agertu dira aurtengo emaitzekin.

Urtero egiten den ekimen honetan hainbat haur eta gaztek hartzen dute parte jolas, irteera eta beste era askotako aktibitate partekatuz. Elkarbizitza, heziketa jolasen bitartez eta beste toki eta herri ezberdinak ezagutzeko aukera ematen zaie gazte azkoitiarrei 'Haur Astea' eta 'Udaberriko Ekintza bereziak' programei esker.

Haur Asteari dagokionez, Oteiza frontoietan jolasak, sukaldaritza Elkarguneko sukaldean eta altxorren bila jolasak izan dituzte eta ekintza bakoitzean 40 haurrek parte hartu dute. Atzoko Oriora eginiko irteeran 50 ume joan ziren eta gaurko Donostiako Aquariumera 30 joango dira. Alegian, plaza guztiak beteta eta jendea zerrendetatik kanpo gelditu da.

Artxamendi gazte topalekuaren eskutik garatutako 'Udaberriko ekintza bereziak' programan 25 nerabek hartu dute parte eta ekintza guztiak ere ondo garatu dira; hau da paintball Zubietan, pintxo lehiaketa, mendi irteera eta gaur egingo duten bowling saioa Durangon.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate