Diario Vasco

Hainbat ikastaro, tailer eta hitzaldi antolatu ditu Oreka bioelkarteak

Landare tailerra, Eva Menak (ezkerrean) emango du.
Landare tailerra, Eva Menak (ezkerrean) emango du. / SUDUPE
  • Sukaldaritza energetikoa, loreen zainketa eta landare medizinalak izango dira landuko diren gaietako batzuk

Oreka Bioelkarteak hainbat ikastaro, tailer eta hitzaldi antolatu ditu datorren hilabeteetarako. Aktibitate guztietan, izen ematea Oreka Bioelkartean egin behar da edo eta 943 026231 telefonoan.

'Udaberri eta udarako sukaldari-tza energetikoa' delako ikastaroa, maiatzak 2, 18 eta ekainak 1 (ostegunak) emango da. Berau, arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara emango da Elkarguneko sukaldean. Irakaslea Silvana Huegun izango da.

Beste ikastaroa, 'Ogia nola egin' gaiari eskainia izango da. Apirilak 29an, larunbata izango da Haristizabal baserria (Itsaso) eta emango duena; Xabi Akizu. Ikastaroa, dohaineko da eta goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara emango da. Izena emateko epea larunbata arte dago zabalik.

Hirugarren ikastaroa, 'Udaberrian loreak nola zaindu' izenburupean Kimu batek zuzenduko duena. Doan izango da eta apirilak 24, astelehena, emango da arratsaldeko 18:30ean Elkargunean.

Hitzaldiei dagokionez, Jakoba Errekondorena apirilaren 26an, asteazkena, izango da. 'Bizi baratza' izenburuan, kontsultak egiteko aukera izango da. 18:30ean eskainiko da Elkargunean.

Bigarren hitzaldia, Ricardo Arriola (mediko homeopata eta akupuntore) eta Silvana Huegunek (dietista - nutrizionista) emango dute. Hitzaldiaren izen burua 'Cómo cuidarnos en primavera y verano según la medicina tradicional china' da eta apirilak 28an emango da Elkargunean arratsaldeko 18:30ean.

Eskaintza sorta bukatzeko, landare medizinal eta horiek nola ibili tailerra ere antolatu dute. Bertan, ukenduak, infekzio edo zornadurentzako pomadak, umeentzako kremak, baltsamoak, masaietako olioak eta abar nola egin eta nola erabili ikasiko da.

Teoriaren aparte, zalantzak eta galderentzako ere tokia izango da tailerra egiten den bitartean. Maia-tzak 3, 17, 24 eta 31n emango da Kultur Etxean arratsaldeko 18:30etik 20:30era.

Izen ematea, larunbatera arte dago zabalik. Tailerra, Eva Mena Expositok emango du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate