Diario Vasco

Lankidetza publiko-pribatuan Urola Erdiko hamar enpresa

Enpresak osaturiko Enpresa Gunea bildu zen joan den astean Intsausti Jauregian.
Enpresak osaturiko Enpresa Gunea bildu zen joan den astean Intsausti Jauregian. / IRAURGI BERRITZEN
  • 'Enpresa Gunearen' baitan enpresa ordezkari desberdinen arteko elkarlana lortu nahi da

Urola Erdiko 10 enpresa ordezkarik osaturiko Enpresa Gunea bildu zen joan den astean Intsausti Jauregian. Enpresa Gunearen helburua enpresa ordezkari desberdinen arteko elkarlan espazio bat izatea da, Iraurgi Berritzenek enpresa arloan garatu beharreko proiektu estrategikoak erabaki eta kudea-tzeko enpresa garapena sustatzeko.

Honen bitartez, enpresa ikuspegia, elkarlana eta lankidetza publiko-pribatua indartzea nahi dira enpresen behar eta interesen araberako proiektuak garatzeko eskualdean, udalekin elkarlanean.

Lehenetsi beharreko gaiak

Azken bileran, Iraurgi Berritzenetik 2017an eskualdeko enpresei eskaintzen ari diren laguntza proiektuen jarraipena egin zen eta aurrera begira lehenetsi beharreko gaiak erabaki ziren.

Horien artean, enpresentzat formakuntza praktikoa; hau da eskualdeko enpresen artean praktika onak konpartitzea eta enpresen prozesu produktiboen hobekuntzarako formakuntza praktikoa (Euskalit-en eskutik).

Enplegua eskualdean aktibatzeko ekintzak bultzatzea ere jorratu zen. Enpresek eskatzen eta eskatuko dituzten profil profesionalen informazioa bilduko duen galdetegia egingo da enpresetan hurrengo hilabeteetan. Hemendik abiatuta langabetuen egoera hobetzeko ekintzak antolatuko dira.

Enpresa traktore eta hornitzaileen arteko elkarlana sustatzeko egitasmoak eta teknologi berrien sustapena eskualdeko enpresetan. 3DPrinting esperientzi pilotoak sustatuko dira bertako enpresetan. Enpresen gestio eta antolakuntza ereduen hobekuntzarako laguntza proiektu finantzatuen eskaintza eta eskualdeko gazteengan zientzia eta teknologia sustatzeko ekimen estrategikoa ere landu zen.

Enpresa parte-hartzaileak Domusa, Odrinox, Sidenor, Ormola, Glual, Lan Mobel, Xubi, Kimu bat, Berritek eta Munibe Group izan dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate