Borrar
Talde bakoitzari zati bat kontrolatzea egokitu zitzaion.
Oreka handiko neurketa jokatu zuten Anaitasunak eta Hernanik Txerloian

Oreka handiko neurketa jokatu zuten Anaitasunak eta Hernanik Txerloian

Sailkapeneko lehen postuarengatik borrokatu zuten eta elkarri errespetu handia diotela erakutsi zuten

JOAQUIN SUDUPE

Miércoles, 22 de febrero 2017, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oreka handiko neurketa jokatu zuten lehen postuarengatik borrokan ari diren Anaitasunak eta Hernanik asteburuan. Lehen zatian bisitariak nagusi izan ziren, baina bigarrenean Anaitasunak gidatu zituen jokoaren gora beherak.

Elkarri errespetu handia diotela garbi ikusi zen larunbatean Txerloian. Talde bakoitzari zati bat kontrolatzea egokitu zitzaion, eta gorrixena bigarrena izan zen.

Lehen zatian hernaniarrek asmatu egin zuten gureei presioa egiten, baina aukerarik onena Anaitasunarena izan zen. Bigarren zatian, berriz, Quindosen mutilek asmatu egin zuten baloiaren irteeran, baina aukerarik onena Hernanik sortutakoa izan zen. Aukera gutxi izan ziren Txerloian Anaitasuna eta Hernaniren artean. Bi taldeek aurkariari dioten errespetuak eta gureek sufritutako lesioek eragina izan zuten neurketan, Mikel Arzalluzek eta Markel Eskurtzak min hartuta zelaia utzi behar izan baitzuten nahi baino lehenago. Bi taldeak indartsu zelairatu ziren, eta maila altuko futbola ikusi zen berdegunean.

Atsedenaldira hutsean iritsi zen neurketa eta bigarren zatira gogo-tsu zelairatu ziren gorrixek.

Gutxitan zapaldu zuten bi taldeek aurkariaren area, eta aurrera iristea lortzen ez zuenean urrunetik saiatu beharrean izan zen Anaitasuna ere. Neurketa amaitzeko hamabost minutu falta zirela, Iker Pastrian zelairatu berriak buruz utzitako baloi solte bat harrapatu zuen Mikel Aramendik boteprontoan baloia jotzeko, baina ezker jokalariaren jaurtiketa ere oso gutxigatik kanpora joan zen.

Neurketako azken abagunea izan zen, ordutik aurrera bi taldeek erasotzeari utzi eta defentsa lanean zentratu zirelako. Ontzat eman zuten puntua eta hasi bezala amaitu zen ondorioz 22. jardunaldiko neurketa.

Hernaniren aurka batutako puntua ondu beharko du Anaitasunak datorren asteburuan aurkariak gainean ikusterik nahi ez badu. Donostiako Vasconia taldearekin neurtuko dituzte indarrak mutilek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios