Diario Vasco

Aurrerapauso garrantzitsua eman dute Añares ISBko neskek asteburuan

Sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko bidea aurkitu du.
Sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko bidea aurkitu du. / ISB
  • Segle XXIren aurka jokatu zuten Azkoitiko kiroldegian eta 75-60 irabazi zuen. Konfiantza handia emango garaipenak taldeari

Azken asteetako irudi eta lan ona emaitzetan islatzen hasi da Añares ISB. Liderraren aurka puntu bategatik galdu ondoren, Segle XXI menderatu zuen igande goizean Azkoitiko kiroldegian, Xabi Chicoren taldeak. Katalanek bizi hasi zuten partida, hirukoak erraz lortuaz, baina Añaresek talde lan bikainarekin erantzun zion eta aurretik joan zen beti markagailuan.

Aurrera joan bezala

Partida aurrera joan bezala, Johnson eta Wells agertu ziren, 23 puntu bakoitzak, eta Lizarazu kapitainaren laguntzarekin, 10 puntu, aldea handitzea lortu zuten Iraurgiko neskek.

Igandeko garaipenarekin aurrerapauso garrantzitsua eman du Añaresek, konfiantza irabazteaz gain, sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko bidea aurkitu baitu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate