Diario Vasco

Herrixen dendari elkartearen outleta hilaren 18 eta 19ean

Larunbat eta igandean izango da outleta Elkargunean.
Larunbat eta igandean izango da outleta Elkargunean. / SUDUPE
  • 12 dendak hartuko dute parte eta zaintza zerbitzua eskainiko dute

Herrixenek, Azkoitiko dendari elkarteak, datorren otsailaren 18 eta 19ean antolatu du Azkoitian bere VIII. Outleta.

Aurten 12 dendak hartuko dute parte: Aingeru Loradenda, Z Estudioa, Arantxa Jantzidenda, Idurre Osagarriak, Karan Haur Moda, Josi, Lirain, Maina, Munibe, Soul, Yoko Kirolak eta Noah. Larunbat goizean 10:00-14:00 eta arratsaldean 16:00-20:00 egongo da zabalik eta igande goizean 10:00-14:00. Zain tza zerbitzua eskainiko dute larunbat goizean 10:00-13:00 eta arratsaldean 17:00-20:00 eta igande goiza: 10:00-13:00etara.

Eguraldiak laguntzen badu, umeentzako puzgarriak izango dira Elkargune kanpo aldeko plazan.

Nobedade moduan, erosketak egiten dituzten bezeroen artean pintxoa dohain lortu ahal izateko tiketak banatuko dira (izakinak agortu arte).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate