Diario Vasco

Anaitasunak mendiko eskia egiteko irteera antolatu du datorren astebururako

Urtarrilean eginiko mendi eski irteeran, Formigal inguruan.
Urtarrilean eginiko mendi eski irteeran, Formigal inguruan. / M.B
  • Izena hilaren 15a baino lehen eman beharko da bertan parte hartzeko

Anaitasuna Mendi Bazkunak, mendiko eskia egiteko irteera antolatu du datorren otsailak 18 eta 19rako. Larunbatean, Gabardito-Bisaurin-Lizara egingo dute eta igandean, Lizara-Aguerri-Gabardito zeharkaldia egingo dute.

Joan nahi dutenek, Etxeza harategian edo Lopetegi iturgintzan eman behar dute izena hilaren 15a baino lehen. Bazkideentzat 50 euro izango dira eta bazkide ez direnen-tzat 60 euro. Irteera goizeko 6:00etan izango dute Aizkibel Liburutegi aurrean.

Prezioaren barne, kotxetan bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria daude. Anaitasuna Mendi Bazkunetik, federatua izatea komenigarria dela azpimarratu dute, elkartea ez delako ezeren erantzule egiten.

Gogoratu, urtarrilean eginiko mendi eski irteeran, Formigal inguruan, larunbateko saioa egin ondoren, igandean La Sarra-Sanchacollons egiteko asmoa zutela baina eguraldiagatik buelta hartu behar izan zutela.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate